Mucho más que un restaurante
Seminario Jatetxea
Seminario Jatetxea Derioko Seminarioa Eraikinean kokatuta dago, ingurune paregabean, Txorierrieko Haranean bertan, Zamudioko Parke Teknologikoa eta Ugaldeguren eta Torrelarragoiti poligonoen ondoan. Gainera, aireportutik oso hurbil dago eta Bilbo 10 minututara gelditzen da soilik kotxez.
Gure instalazioak zabalak eta irisgarriak dira, jangela paneladun ezberdinekin, 50 pertsonentzako edukiera duen jangela, Beirate-Aretoa, 300 pertsonentzako edukierarekin, eta terraza eraikinaren kanpoaldean. Honek gainera, 500 autorentzako dohako aparkalekua dauka.
Jatetxearen ondoan 3 izarreko Hotel Seminario Bilbao daukagu, 70 gela eta 2 suitekin, guztiak kanpora ematen dutenak. Eraikinaren atzekaldean, kirolzaleentzat, Derioko Padel Cluba, Celles Golf Eskola, Jon Rahm golfa ikasten hasi zeneko eskola, eta futbol zelai bat topa ditzakegu.